Sarrerak salgai Oñatin egingo den bigarren Debagoieneko Toberarako

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 17a

Dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak aurten bigarrengoz egingo den Debagoieneko Tobera ikusteko. Euskarazko antzerki herrikoi satirikoa Oñatin izango da aurten, Zubikoa kiroldegian, abenduaren 28an, iaz bezala (hura Arrasaten), Inuzente egunez. 8 eurotan jarri dituzte salgai sarrerak.

Sarrerak eskura daitezke honako toki hauetan:

  • Arrasaten, Ttukun kopiztegian.
  • Bergaran, Gracian mertzerian.
  • Oñatin, Txokolateixan.
  • Interneten, www.barrabarra.eu helbidean.

25 lagun inguruk parte hartuko dute. Akusazioaren fiskalak zortzi lekuko aurkeztuko ditu, herri bakoitzetik bana, eta Oñatiko herriak bere burua defendatu beharko du epaile jaunaren aurrean. Egoitz Aizpuruk, gidoilarietako bat izateaz gain, oñatiarren defentsa abokatu lanak ere egingo ditu, eta hark ere zortzi lekuko eramango ditu, gainerako herrien akusazioak hankaz gora jartzeko helburuarekin. Herria ondo ordezkatuta egongo da.

Ezohiko osoko bilkura

Abenduaren 28ko epaiketa egin ahal izateko, Oñatiko udalbatzak bertara aurkeztea onartzeko Osoko bilkura berezia irudikatuko du udaletxeko areto nagusian hilaren 19an, eguaztenez, 18:30ean. Osoko bilkuran parte hartuko duten eragile guztien artean erabakiko dute ofizialki epaiketan parte hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak