Urola lehen zatiko 30. minututik jokalari bat gutxiagorekin aritu da, inork ulertu ez duen kaleratze baten ostean. Area barruan Urolako atzelari bati baloiak eskuan jo eta epaileak penaltia adierazi du. Penalti argia izan da baina, denen harridurarako, epaileak jokalaria egotzi du. Horren ostean, aldeko jarri zaio partidua Aloñari. Urolak talde sendoa duela erakutsi du: "Joko zuzena gustatzen zaie, aurrean dituzten jokalarien altuera aprobetxatzeko".