Zapatuan egingo dute eskaparate lehiaketako sari banaketa

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko abenduaren 19a

Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da banaketa, 13:30ean. Bihar, eguena, da azken eguna botoa emateko.

Guztira herriko 41 komertziok eman dute izena Udalak eta Txandak antolatu duen Gabonetako eskaparate lehiaketarako. Bihar, eguena, da azken eguna botoa emateko; sari banaketa zapatuan egingo dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 13:30ean.

Udalak 4.500 euro banatuko ditu saritan: lehenak, 1.500 euro irabaziko ditu; bigarrenak, 1.000 euro; hirugarrenak 500; laugarrenak 300 eta bosgarrenak, 200. Gainera, 500 euro jasoko ditu urtean zehar erakusleiho aldaketa gehien egin dituen komertzioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak