Gospel doinuek Santa Ana zutik ipini dute beste behin

Miren Arregi Amasorrain 2012ko abenduaren 15a

Estatu Batuetako Divine Gospel Reunion taldeak kontzertua eskaini zuen atzo Oñatiko Santa Ana antzokian. Gospel eta beltz espiritual doinuak barren barrenean daramatzaten hiru emakumek osaten dute taldea. Joniece Jamison, Tori Robinson eta Linda Lee Hopkins dira eurak. Ameriketako Estatu Batuetako elizatan ikasi, abestu, sentitu eta dantzatu izan dituzten doinuak ekarri zituzten atzo Oñatira. Doinu guztiondako oso ezagunak; hala nola, Holy God, Let My People Go, Down By The Riverside, Amazing Graze eta beste hainbat. Santa Ana antzokia aliza afroamerikar bilakatu zen une batez eta herritarrak zutik, dantzan eta txaloka ipini zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak