Epaimahaia kanporaketako kide berberek osatuko dute: Lander Diaz de Guereñu, Iñaki Beristain, Jerardo Elortza eta Patxi Goikolea. Eurek aukeratuko dute irabazlea.
Bazkaria finalaren aurretik
Bihar arratsaldeko finala izango da VI. bertsolari txapelketako azken geltokia. Baina, biharko egunak baditu beste geltoki batzuk. Final eguna jai egun bihurtu dute bertso eskolako lagunek. Jaia 13:00etan hasiko dute. Triki-poteoa egingo dute kalerik kale, eta gero, 14:30ean, bazkaria egingo dute gaztelekuan. Bazkarirako txartelak salgai daude Arrano tabernan 10 eurotan. Sorpresak egongo dira.