Hirurak gospela "maite" dutelako elkartu dira, baina batez ere "gospela eta beltz espiritualaren doinu eta erritmoak barruan sentitzen" dituztelako.
Hori horrela, gospelaren oinarrizko kantuak eta doinuak eskainiko dituzte, Michael Marnet piano-jotzailearen laguntzarekin. "Erritmo eta energiaz betetako kantaldia egingo dute", diote antolatzaileek.
Era berean, pop eta jazz estiloko kantuek beteko du Santa Ana antzokia: Charles Aznavour, Eurythmics, Ray Charles, Duran Duran eta Elton Johnen bertsioak egingo dituzte.