Bi musika taldek osatutako kontzertua Oñatiko Gaztelekuan gaur

Laida Beristain 2012ko abenduaren 14a

Inoren Ero Ni eta Meido taldeek azken diskoak aurkeztuko dituzte gaur, egubakoitza. Hasiera batean Lisabö talde irundarrak ere hartu behar zuen parte kontzertuan, baina taldekide bat gaixorik dagoenez ezin izango dute kontzertu horretan parte hartu.

Oñatiko Gaztelekuan bi musika talderen rock kontzertua antolatu dute gaurko, hilak 14. Taldeak rock-hardcorea egiten duen Inoren Ero Ni eta noise musika egiten duen Meido dira.

Kontzertua 20:30ean hasiko da eta sarrerak leihatilan bertan izango dira salgai, bost euroren truke Bi taldeek euren disko berriak aurkeztuko dituzte. Meido talde bilbotarrak Double Dragon diskoa aurkeztuko du. Inoren Ero Ni taldeak, berriz, trilogiaren itxiera den Fregoli izeneko diskoa.

Txirli-k esan duenez, Gaztelekua urte askoan hilda egon ondoren, berriro ere funtzionamenduan jartzeko helburuarekin ekintza berriak antolatzen ari dira eta horietako bat kontzertu hori da. Bada, Lisabö taldea kontzertuan egonda jende gehiago gerturatuko zela argi dutela ere aipatu du Txirli-k. Hala ere, kontzertuak harrera ona izatea espero dute, eta jende asko hutbiltzea kontzertuaz gozatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak