Aurtengo Tobera Oñatin egingo da, inuzente Egunean

Laida Beristain 2012ko abenduaren 14a

Aurreko urtean egin zen lehenengo tobera, Bergaran. Aurtengoa, berriz, hilaren 28an Oñatiko kiroldegian egingo da, eta Debagoieneko herriek Oñati epaituko dute Oñatiren inkomunikazioa interesatua dela egotzita. Inuzente Egunean jakingo da ñati erruduna edo errugabea den.

25 lagun inguruk parte hartuko dute. Akusazioaren fiskalak zortzi lekuko aurkeztuko ditu, herri bakoitzetik bana, eta Oñatiko herriak bere burua defendatu beharko du epaile jaunaren aurrean. Egoitz Aizpuruk, gidoilarietako bat izateaz gain, oñatiarren defentsa abokatu lanak ere egingo ditu, eta hark ere zortzi lekuko eramango ditu, gainerako herrien akusazioak hankaz gora jartzeko helburuarekin. Herria ondo ordezkatuta egongo da.

Ezohiko osoko bilkura

Abenduaren 28ko epaiketa egin ahal izateko, Oñatiko udalbatzak bertara aurkeztea onartzeko osoko bilkura berezia irudikatuko du udaletxeko areto nagusian hilaren 19an, 18:30ean. Osoko bilkuran parte hartuko duten eragile guztien artean erabakiko dute ofizialki epaiketan parte hartzea

Sarrerak

Sarrerak abenduaren 14an jarriko dira salgai, 8 eurotan. Sarrera lortzeko bi bide daudeTxokolateixa dendan eta www.barrabarra.eu helbidean

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak