Toberarako abokatua onartuko du ez ohiko osokoak bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko abenduaren 18a

Herri eragile eta herritar guztiak daude gonbidatuta 18:30ean hasiko den osokora.

Debagoieneko gainerako herriek Oñatiren aurka dituzten akusazioen aurrean, Oñati defendatuko duen abokatua izendatuko du ez ohiko osoko bilkurakn eguaztenean, bihar, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Jakinekoa da Debagoiena eta Oñatiren arteko epaiketa abenduaren 28an izango dela, iñuxente egunean, eta epaiketa horretan Oñatiren defentsa egingo duen abokatua onartuko du eguazteneko ez ohikoak. 

Ez ohiko berezia

Eguazteneko ez ohiko osoko bilkura berezia izango da, udal ordezkarien eserlekuetan herriko hainbat eragileetako kideak egongo direlako.

Ez ohiko horretan, pregoilariak epaiketaren arrazoia azalduko du. Horren segidan, Egoitz Aizpuru Pikategik, bere burua eskainiko du Oñati defendatzeko. Akusazioak zeintzuk diren aipatuko ditu gainetik, eta horien larritasunaren aurrean, bere prestutasuna agertuko du Oñati defendatzeko. Ez ohiko alkateak bozketari emango dio paso, eta ez ohiko zinegotziek euren iritzia emango dute.

Ez ohiko osoko bilkura bihar da, eguaztena, 18:30ean, irekia izango da, eta herri eragile eta norbanako guztiak daude gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak