Harrituta utzi ditu herriko ikasleak txantxiku txontxongiloen erakusketak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko abe. 14a, 16:59

Urtarrilaren 7ra arte dago zabalik, kultura etxeko erakusketa gelan.

Kolore eta tamaina askotako 50 txantxiku txotxongilo daude ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Corrado Masscik ekarri ditu, umeeekin pentsatuz, "baina badakit helduei ere asko gustatzen zaizkiela", dio egileak.
Erakusketako txotxongilo guztiak berak egin ditu, eskuz. "Papera, egurra eta poliuretanoa erabili ditut egiteko, eta kolore biziak", azaldu du.

Duela 15 urteko proiektua
Duela 15 urteko ideia da urtarrilaren 7ra arte zabalik dagoen erakusketa. "Behin, zirkoari buruzko erakusketa ekarri nuen Oñatira eta eskatu nien umeei marrazkiak egiteko zirkoari buruz. Hurrengo erakusketan ere marrazkiak egiteko eskatu nien, eta konturatu nintzen txantxikua marrazki gehienetan agertzen zela. Horrela, txantxiku txotxongiloak egitea pentsatu nuen. Eta uste dut asmatu dudala. Izan ere orain arte pasa diren herriko ikasleei asko gustatu zaie, harrituta gelditu dira. Hala ere, erakusketa ez da bakarrik umeendako, herritar guztiendako da", azaldu du Corrado Massacik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak