Bihar, martitzena, Gabonetako kanten emanaldia egingo dute Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek San Martin egoitzan. Urteroko hitzordua izaten da hori zaharren egoitzan, eta aurten ere izango dute horretaz gozatzeko aukera. Iluntzean, 17:30ean, joango dira musika eskolako ikasleak San Martin egoitzara, eta ikasleek eta egoiliarrek, guztiek elkarrekin abestuko dituzte hainbat Gabon kanta ezagun.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.