Aurreko edizioetan gazteak eta beteranoak egon izan dira, baina eliteen kategoria ekartzeko koska bat geratzen zen: "Nahiago dugu pausoak poliki-poliki eman, eliteak ekartzeko antolaketa lan handiagoa behar delako", zioen orduan Pedro Irurtzunek. Bada, eman dute pausoa, hilaren 23an Euskal Herriko egutegi barruan dagoen hitzordua hartuko dutelako.
Asteburuan atsedena
Igorreko lasterketa entsutetsuaren ondotik ziklistek oraingo asteburuan atsedena hartuko dute. Igorren Aitor Hernandez (Orbea) izan zen onena, Egoitz Murgoitio (Hirumet) bigarren eta Isaac Suarez (Bio-racer) hirugarren. Eta, podiumetik gertu egon ziren Aketza Peña, Constantino Zaballa edota Javier Ruiz de Larrinaga moduko ziklistak. Hala, Oñatin batuko dira ostera ere denak. Aipatzekoa izango da, baita ere, Oñatik izango duen ordezkaritza, zortzi herritar izango direlako lasterketan, maila ezberdinetan banatuta. Eta, ibarreko ziklistak ere egongo dira.
Abenduaren 23ko lasterketako ordutegiak:
- Kadeteak 10:00etan
- Gazteak eta elite emakumezkoak 11:00etan
- Master 30, 40, 50 eta 60 12:00etan.
- Elite eta 23 urtez azpikoak 13:15ean.