Martuteneko presoendako materiala batuko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko abenduaren 12a

Martuteneko presoei emateko materiala batuko du aste honetan Oñatiko espetxeratuekiko pastoralak. Egubakoitzera arte jasoko dute materiala Garoan, eta Hirukar, Irizar eta Sillero dendetan.

Martuteneko presoendako jaso gura duen materialaren artean dago: gizon zein emakumeendako barruko arropa berriak, galtzerdiak, pinik gabeko telefono txartelak, tabako gorria eta metxeroak, hortzetako pasta eta eskuilak, gutun-azalak, eta seiluak, bainatzeko xaboiak, desodorante-barrak, azazkalak moztekoak, pilak, turroi biguna eta bainatzeko txankletak (41-44 neurrikoak). Materialaren ordez dirua eman gura izanez gero, hartuko dute pastoraleko kideek.

Egubakoitzera arte hainbat lekutan jasoko dute materiala: Garoa aretoan 18:00etatik 20:00etara arte –Espetxe Pastoraltzako kideak egongo dira–, eta herriko denda hauetan ere bai, zabalik dauden ordutegi barruan: Hirukar, Sillero eta Irizar.

Oñatiko espetxeratuekiko pastoraleko kideek aurrez eskertu gura die herritarrei euren borondatea, bizi dugun egoera erraza ez dela kontuan hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak