Ritxi Fernandez eta Marisol Ramos atleta oñatiarrak azkarrenak izan ziren zapatuan Altsasuko 29. Alberto Barricate memorialean. Altsasuko lasterketak 4,1 kilometroko zirkuituan lau buelta ematean datza eta lasterketak, guztira, 12,4 kilometroko luzera du. Fernandezek 41 minutu eta 46 segundo behar izan zituen lasterketako ibilbidea egiteko eta Ramosek, berriz, 46 minutu eta 46 segundo. Zapatuko garaipenarekin, Fernandezek lasterketa hau irabazten duen bigarren aldia da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.