Gazte mailan, Usurbilek txapelketako partidu guztiak zergatik irabazi dituen erakutsi zion atzo Aloña Mendiri. Oñatiarrek ezin izan zuten ezer ere egin eta Usurbilek 26 goleko aldea atera zion. Hurrengo astean, oñatirarrek ligako arerioaren bisita izango dute: Bergararen aurkako derbia izango dute Zubikoan. Ligan, bi taldeek partidu bakarra irabazi dute eta irabazten duen taldeak sailkapenean atzeko bi taldeekin distantzia lortzeko aukera izango du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.