Garaipen bolada berri bat lortzeko bidean dago Oñatiko Natra taldea

Jagoba Domingo 2012ko abenduaren 10a

Saski azpiko jokoan Cavada eta De la Iglesiak euren nagusitasuna garbi utzi zuten eta, lehen laurdenean lortutako abantailari esker, partidu lasaia izan zen zapatukoa. Oñatiko taldeak 88-73 menderatu zuen Urretxuko Aluminios Alberdi.

Lehenengo hiru minutuen ondoren, emaitza 9-0 zen Zubikoan, eta Cavadaren mateak argi utzi zuen Oñatikoen nagusitasuna margo gainean. Ondo baino hobeto hasi zen zapatuko norgehiagoka Blancoren mutilentzat, eta partidu osoan zehar gidoia berdintsua izan zen: Oñatikoek errebote defentsiboa kontrolatu eta gero azkar jokatzen saiatu. Urretxukoek zonakako defentsa erabili zuten lehen partzialeko saskiraketa jarioa mozteko. Hala ere, hiruko marratik fin ibili ziren eta buru hotzarekin erasotu zuten defentsa. Lehen laurdenean partidua bideratuta utzi zuten. 

Hurrengo garaipenaren bila

Atsedenaldia heldu aurretik, Urretxukoek 3-15eko partziala lortu zuten, baina hirugarren laurdenean berriz ere errebotea kontrolatu eta partiduaz jabetu ziren oñatiarrak. Aipatzekoa, Gartziak eta Cavadak egindako partidua: bien artean 47 puntu lortu zituzten. Sei partidutik bost irabazi dituzte eta aste honetan seigarren garaipena lortzen saiatuko dira sailkapeneko lehen postuan jarraitzeko eta bolada onari eusteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak