Juan Carlos Irizar, oñatiarrekin pozik

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 9a

Juan Carlos Irizarrek Oñati eta Oñatiko auzoak eta Galdakaoko oroimen historikoa diskoak eroan ditu azokara nobedade gisa. Oso pozik dago musikari oñatiarra, herriko jende piloa joan zaiolako: "Murgia, Araotz, Zañartu, Torreauzo… auzo askotako jendea etorri da, eta ez dakizu zelako ilusioa egin didan. Zorretan nengoen herriarekin, diskoa opari gisa egin nuen, eta bertakoei gustatu izana da niretako pozgarriena", esan digu. Horrez gain, azokako giroaz, urtero bezala, asko gozatu du Irizarrek. Su ta Gar taldekoen ondoan egotea egokitu zaio, eta oso ondo konpondu direla eta elkarrekin barreak egin dituztela kontatu digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak