Alberto Plazaolari babesa emateko deialdia

Mireia Bikuña 2012ko abenduaren 7a

Oñatiko presoa amaren hileta elizkizunera ekarriko dute gaur, barikua. Herrirak babesa emateko eta bere etxeratzea eskatzeko deialdia egin du herritarren artean: 19:30ean, Plazaola parrokiatik irteten denean eta 20:00etan, plazan egingo duten elkarretaratzean. 

Alberto Plazaola Anduaga 1990eko azaroan atxilotu zuten Frantzian. 1996an estraditatu zuten eta harrez gero hamaika espetxetan egon da. Egun Galizian dago, etxetik 650 kilometrotara. Legearen arabera 2016an aske egon beharko luke, baina maiatzean Parot doktrina aplikatu zioten eta 2026ra arte luzatu diote espetxealdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak