Datorren urtean herriko inauteri propioak izango dituzte Oñatin. Oñatz dantza taldeko kide eta kide ohiak, musikariak eta hainbat herritar ibili dira berau sortzen, eta herrian aurrekari aipagarririk ez zegoela ikusita, Euskal Herriko zein Europako inauteriaetako elementu komunetan oinarritu dira besteak beste arropa, musika dantza eta pertsonaiak zehazteko orduan. Datorren astean hasiko dira entseguak eta Facebook-en ere kontu bat ireki dute informazio eguneratuarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.