Euskaraz bizi direla aldarrikatu dute Oñatin haur eta gaztetxoek

Txomin Madina Milikua 2012ko abenduaren 3a

Lehenengo aldiz, Oñatiko ikastetxeek batera ospatu dituzte euskararen egunaren harira antolatutako ekitaldiak. Adinaren arabera antolatuta, askotariko ekintzak egin dituzte. Lehen Hezkuntzakoak  kiroldegian batu dira: jolasak izan dituzte bertan, baita hamarretakoa eta denek batera egin duten koreografia ere. Batxillergoko ikasleen topalekua aldiz, Gaztelekua izan da. Bertan, txokolatea jan bitartean eta Andoni Goitia eta Urko Egaña bertsolariek lagunduta euskararen inguruan hausnartu dute gaztetxoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak