Tuterako Argia ikastolaren aldeko produktu sortak salgai

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko abenduaren 3a

50 euroren truke, Erriberako kalitatezko produktu naturalez osatutako sorta da. Eskaerak abenduaren 12a aurretik egin behar dira Txantxiku ikastolan.

Tuterako Argia ikastolaren aldeko produktu sortak daude salgai Txantxiku ikastolan. 50 euroren truke, Erriberako kalitatezko produktu naturalez osatutako sorta da. Sartzen diren produktuak dira: barazki menestra, dilistak, txitxirioak, orburuak, kardua, lekak, tomate saltsa, pikillo piperrak eta zainzuriak. Eskaerak abenduaren 12a aurretik egin behar dira Txantxiku ikastolan.

Tuterako Argia ikastolak, Nafarroako Ikastolen Elkarteak, Euskal Herriko Ikastolak elkarteak eta Zazpiak Bat, harreman sarea elkarteak elkarrekin burutu duten ekimena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak