Denboraldiko bosgarren garaipena Natra-Oñatirendako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko abenduaren 2a

Garaipenarekin etorri ziren oñatiarrak Santander aldetik zapatuan. 63-66 nagusitu zen Natra-Oñati Estela taldearen aurka; hala, denboraldiko bosgarren garaipena lortu dute oñatiarrek.

Kantabriako taldeak baja garrantzitsu bi izan zituen zapatuko lehiarako: Alvaro Lombera eta Juanpe Garcia jokalari garrantzitsuak min hartuta zeuden. Hala ere, Estela markagailuan aurretik jarri zen lehenengo minutuetan: 9-4. Aloña Mendik poliki-poliki aldea murriztu zuen eta 2-13ko partziala eginda lehenengo laurdena 11-17 irabaztea lortu zuten.

Markagailua irauli zuten

Bigarren laurdenean Estelako jokalariak jaun eta jabe izan ziren. Oñatiarrendako ahazteko moduko laurdena izan zen. Lehenengo laurdenean egindako lana bertan behar utzi zuten: 29-11ko partziala egin zuten Estelako jokalariek. Hala, atsedenera 40-28 aurretik joan ziren.

Aldagelako animuak

Burumakur joan ziren jokalariak aldageletara baina atsedenean entrenatzailearen animuak eta aholkuak jaso ondoren indarberrituta irten ziren kantxara. Defentsan indartsu ibili ziren, errebotea ondo zaindu zuten eta erasoan era guztietako saskiratzeak lortu zituzten. Hirugarren laurdena 51-52 amaitu zuten eta partidu amaieran hiru puntugatik nagusitu ziren oñatiarrak: 63-66. Aipatzekoa da Ander Gartzia bergararrak sartu zituen 20 puntuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak