Bertsolari txapelketako bigarren kanporaketa, Arrano tabernan

Mireia Bikuña 2012ko azaroaren 30a

Bihar, zapatua, 18:00etan, oholtza gainera igoko dira Joseba Lasagabaster (2008ko txapelduna), Iñaki Igartua, Iñaki Olalde, Jon Irizar, Beñat Alberdi eta Andoni Goitia. Euren arteko onenak, hau da puntu gehien batzen dituena, abenduaren 15eko finalerako zuzeneko txartela lortuko du; lehen kanporaketan Josu Igartuak egindako moduan. 

Bigarren kanporaketako bertsolariek bederatzi lan egin beharko dituzte: agurra, hiruna bertso zortziko txikian eta handian, bertso bat lau oinak emanda, eta kartzelako gaia; eta euren lana epaitzen egongo dira: Lander Diaz de Guereñu, Patxi Goikolea, Iñaki Beristain eta Jerardo Elortza.

Lehen kanporaketa 

Bertsolari txapelketako lehen kanporaketa Antixena gaztetxean egin zuten azaroaren 24an. Lepo bete zen Egoitz Aizpuru, Josu Igartua, Joseba Igartua, Urko Egaña, Gorka Larrea eta Maider  Arregiren lana ikusteko. Txalo zaparrada jaso zuten egindako lanarengatik. Puntuaketa honela geratu zen: Josu Igartua, 188 puntu; Maider Arregi 185,5; Joseba Urtzelai 183; Urko Egaña 181,5; Gorka Larrea 181; eta Egoitz Aizpuru 177,5 puntu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak