David Sanchez da MIKeko zuzendari berria

Leire Kortabarria 2012ko azaroaren 28a

David Sanchez Bote ikertzaile eta irakaslea –1976an Zumarragan jaioa– izendatu dute enpresen kudeaketari buruzko MIK ikerketa-zentroko zuzendari nagusi. Zentro hau Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateari loturik dago. MIKeko zuzendari berriak gaur azaroaren 28an hartu du kargua, eta zentroko aurreko zuzendari Aitor Urzelai ordezkatu du.

David Sanchez Enpresa-aholkularia eta Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzailea da, Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan lizentziatua Mondragon Unibertsitatean, eta Ekonomiako eta Enpresen Zuzendaritzako doktorea Deustuko Unibertsitatean.

Unibertsitate horretako irakasle- eta ikerketa-lanak, beste erakunde batzuetako irakasle- eta aholkulari-lanekin uztartu ditu.

Arduradun berriarentzat MIKen zuzendaritza onartzea "aukera paregabea izan da, izan ere, ikerketaren mundua oso maite du, eta eginkizun hori aukera ezin hobea da sektore horretan jarraitzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak