'Euskaraz bizi nahi dut' banderak balkoietan jartzeko proposamena

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko azaroaren 27a

Euskaraz bizi nahi dut' mezua duten banderolak balkoietan jartzera animatzen ditu herritarrak udal gobernu taldeak, baita zapatuan Donostian euskararen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko ere. Banderolak euskaltegian daude, 3 eurotan.

Kontseiluak eginiko proposamenarekin bat eginez, balkoian Euskaraz bizi nahi dut bandera jartzera animatzen ditu herritarrak udal gobernuak. Horrela,  etxeko balkoian azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartean ikur hori jartzera animatzen ditu.

Banderak euskaltegian daude, hiru eurotan. 08:30etik 18:00ak bitartean har daitezke.

Bestalde, zapatuan Donostian Euskaraz bizi nahi dugu lelopean egingo den  manifestaziorako autobusak antolatu dituzte. Joan gura duena, Arrano tabernan eman behar du izena. 10 euro da txartela. Autobusa 15:00tan aterako da postetxetik.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak