EBA moduko maila bateko partidu batean arreta galtzen duzun unean, lehiak galdu egin daitezke. Horixe bera gertatu zitzaion zapatuan, Natra Oñatiri. Atsedenera 14 puntuko alderarekin (35-21), ezin izan zuten irabazi. Bereziki, atsedenaren ondoren, motel irten zirelako kantxara: motibazio eta arreta barik. Burgostarrek buelta eman zioten markagailuari eta luzapena behartu zuten.
Luzapenean, berdin
Luzapeneko bost minutuetan Miguel Antonio Robleda taldekoak izan ziren hobeak, hasierako minututik, garaipena eman zien azken jaurtiketaraino.