Indarkeria matxistari aurre egiteko, tratu onaren aldeko jarrera hartu du Oñatiko Udalak eta gaztetxoen artean tratu onen gaineko mezua zabaltzeko helburuarekin, aurten ere ideia hori jasotzen duen lehiaketa antolatu dute herriko ikastetxeetan.
Gaur banatu dituzte lehiaketa horretako sariak eta talde irabazleak lelo hau jarri du bere marrazkian: Jai giroan piropoak ahoan. Sara Gomez, Lur Paramos eta Jone Etxeberria dira egileak eta datorren urteko San Migel jaietan txapak aterako dituzte marrazki eta lelo irabazlearekin.
Bigarren saria, berriz, Apurtu itzazu behingoz sokak eta izan zaitez LIBRE leloak jaso du. Itsaso Guridi, Itsaso Martinez eta Amaiur Bolinagak pentsatutakoa da lelo hori.