Egin beharko dituzten ariketak dira: agurra, hiru bertso zortziko handian, hiru bertso zortziko txikian, bertso bat lau oinak emanda, eta kartzelako lana: puntua erantzun eta bakarka, gaia emanda, bertso bat nahi duen doinu eta neurrian. Kanporaketa bakoitzeko lehena eta puntu gehien batzen duten lau bertsolariak pasako dira, abenduaren 15eko finalera.
Bigarren kanporaketa eta finala
Andoni Goitia, Beñat Alberdi, Jon Irizar, Iñaki Olalde, Iñaki Igartua eta Joseba Lasagabaster lehiatuko dira bigarren txandan abenduaren 1ean. Finala aldiz, abenduaren 15ean jokatuko dute. Finala egun osoko festa izango da; besteak beste, triki-poteoa eta bazkaria egingo dituzte. Bazkarirako txartelak kanporaketetan eta Ona eta Arrano tabernetan eros daitezke, 10 eurotan.
Bestalde, Berriaren aldeko ziztada lortzeko kanpainarekin bat eginez, kutxak ipiniko dituzte Berriarako dirua batzeko.