Ura kenduko dute Zubillagan gaur goizean

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko azaroaren 22a

08:30etik 12:30era kenduko dute ura Zubillaga auzoan, jarri duten hodia sare nagusira lotzeko lanak egiteko.

Gipuzkoako Urak enpresak bidegorriko lanak aprobetxatu ditu Zubillaga auzoko ur hornidura sarea berritzeko. Ez da hoditeria osoa berritu baina bai zaharkituta zegoen hodi zatia. Oinarrizko lan horiek eginda, hoditeria berria sare nagusira lotu behar da, eta horixe da gaur goizean egiten hasiko direna. Lotura hori egiteko, baina, ura kendu behar dute 08:30etik 12:30era.

Gaurkoa, dena den, lehen mozketa izango dela adierazi dute Gipuzkoako urak enpresako langileek. Litekeena da datorren astean bigarren ur mozketa egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak