'Barrura begiratzeko leihoak' Oñatira dator

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko azaroaren 24a

Azaroaren 30etik abenduaren 5era bitartean, bost emanaldi programatu dituzte.

ETAko presoei buruzko dokumentala, Barrura begiratzeko leihoak, hurrengo asteburuan ikusi ahal izango da Oñatin. Azaroaren 30etik abenduaren 5era, egongo da ikusgai. Bost emanaldi programatu dituzte tarte horretarako. Emanaldi batzuk asteburuan izango diren arren, berez zine komertzialik ez dagoen ordutan pantailaratuko da. Sarrerak bi eurotan salduko dituzte.

Udal gobernu taldeak antolatu ditu emanaldiak, eta Herrijorran egitasmoaren barruan sartzen da. Barrura begiratzeko leihoak izeneko dokumentalak bost historia biltzen ditu, bost zuzendarik beste horrenbeste euskal presoen ingurukoak kontatutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak