Lanbide Orientazioari buruzko Jardunaldia egiten dabiltza Oñatiko Enpresagintzako fakultatean

Amaia Garate 2012ko azaroaren 21a

Mondragon Unibertsitateak Enpresagintzako azken ikasturteko 60 ikasle batu ditu Oñatin Lanbide Orientazioari buruzko Jardunaldi batean. 09:30ean hasi eta 16:30ean bukatuko da jardunaldi hau eta Oñatiko Enpresagintza Fakultatean bertan.

Jardunaldi honen helburua da parte-hartzaileei, Oñatiko eta Bidasoako kanpusetako Enpresagintzako Enpresen Administrazioko ikasleei, eta Lidergo Ekintzaileko eta Berritzaileko ikasleei, ikasketak amaitu ostean dituzten lanbide-aukeren berri ematea da.

Bertan hainbat enpresak dihardu, hala nola Mondragon Healthek, Alecopek eta Lanbidek. Hauek, bertaratuei enpresen jarduerari buruz hitz egingo diete eta curriculum bat nola idatzi eta lan elkarrizketa bati nola aurre egin azalduko diete.

Jardunaldia 9:30ean hasi da, parte-hartzaileei egingo zaien ongietorriarekin.

Horren ostean, 09:35ean, lehenengo hitzaldia eskaini du Mikel Mesonerok, Enpresagintzako koordinatzaile akademikoak, Eta orain zer? izenburupean. Bertan, tituludunek dituzten lanbide-aukerei buruz hitz egin du.

Hitzaldi horren ostean, Ekonomialarien Euskal Elkargoko arduradun Iluminada Apariciok, lan-merkatuaren aurrean dauden titulazio-aukerak azaldu ditu.

Ondoren, eta 11:00k arte, MU Lanbideko Jose Manuel Bergaretxek eta Karmele Mancisidorrek Lanbide-MU orientazio-zerbitzua aurkeztu dute.

Ekintzailetza: jarduera-sektore berri baten sustapena izenburudun hitzaldiarekin hartu du parte Mónica Nuñezek, Mondragon Healtheko finantza-zuzendari eta idazkari teknikoak.

Juan Izetaren, Eslite-Managed Learning Solutions-Grupo Alecop-eko gerentearen hitzaldia honako gai honi buruzkoa izan da: Bada bizitzarik Euskaditik kanpo? Nire nazioarteko esperientzia. Horrela bertaratuek lanbide-karreran eta ekintzailetzan beste herrialde batzuek eskaintzen dituzten aukerak ezagutu ahal izan dituzte.

12:30ean hasi da ISEAko ikertzaile Gorka Carvalloren hitzaldia, izenburu honekin: Nire esperientzia berrikuntzaren kudeaketaren alorrean: MUren Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziaturiko ikasle baten Esperientzia.

14:30etatik aurrera, bi hitzalditara joateko aukera izango dute bertaratuek: Batetik, Nola idatzi CVa? Nola aurre egin lan-elkarrizketa bati? izenburudun Lanbideko Ainhoa Cendoyaren hitzaldia izango dute. Bestetik, eta topaketari amaiera emateko, LKS Selección y Formación-eko zuzendari nagusi Aitor Perezek hitzaldia emango du, Nola garatzen dira hautaketa-prozesuak gaiari buruzkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak