Aste honetan hasi dira Kalegoienako ziburuak estaltzeko lanak egiten. Egalarur enpresak egingo ditu, eta urtea bukatu aurretik bukatu gura dituzte.
Bi fasetan
Kalegoienako jolasgunea estali eta inguruak birmoldatzeko lanak bi fasetan egingo dituzte eta aste honetan lehen faseari dagozkion lanak hasi dituzte. Lurpeko aparkalekuaren ertzean espazio berde bat sortuko da, jolasgune berriaren inguruan jesarlekuak jarriko dira eta egungo ziburuak berrantolatu egingo dituzte, batzuk lekuz aldatuz. Kautxu zoladurazko zona berria egingo dute eta ingurua, estalki batez estaliko dute. Estalitako espazioak argiak izango ditu.
Estalkia izango da, hain zuzen, jolasgune horrek izango duen berritasun nagusia. Euritik eta eguzkitik babestuko duen erresistentzia handiko poliesterreko oihala izango da estalki hori, kolore zuria izango du eta alde biak PVC-ez estalita izango ditu. Egun itxita daude Kalegoienako ziburuak eta itxita egongo dira lanak bukatu arte, urtea amaitu arte.