Aurrekontu parte-hartzaileen bigarren txanda gaur hasten da

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko azaroaren 19a

Gaurtik aurrera, lehenengo txandan ateratako ekintzen balioztapen ekonomikoa eta lehenespena egingo dute bertaratzen diren herritar eta eragile guztiekin batera. Lehen txandan 15 saio egin dituzte eta 273 oñatiarrek parte hartu dute modu batera edo bestera. Arlo bakoitzari buruzko hitzordua non eta noiz den jakiteko, sartu agendan.

Lehen fasearen balorazio positiboa egin du udal gobernuak. Alorretako lan talde bakoitzak eta beraien atalak metodologia ezberdinak erabiliaz 15 saio egin dituzte orotara eta 273 oñatiarrek parte hartu dute modu batera edo bestera.

Lehen fasean 2013rako helburu eta ideiak egon dira eztabaidagai eta ekarpen dexente jaso dira atalez atal metodologia ezberdinak erabiliaz. Hementxe duzue laburpena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak