Argazki lehiaketako erretratuak salgai

Mireia Bikuña 2012ko azaroaren 19a

Aloña Mendiko mendi sailak 'Oñati' argazki lehiaketara aurkeztutako lanak salgai ipini ditu, 40, 60 eta 90 eurotan. Interesatuek Oñatiko kultura etxean dagoen erakusketa ikusi eta gustukoen duten erretratua aukeratu behar dute. Argazki bererako eskaera bat baino gehiago badaude, zozketa egingo dute. Erakusketa hilaren 23ra arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak