Markel Irizar: "Ospakizun berezia izan da aurtengoa astean kantzerraren azken errebisioa egin eta alta eman didatelako"

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko azaroaren 17a

Urtero moduan, oraingoan ere Markel Irizarren lagunarteak bazkaria egin du Zotz tabernan. Aurtengoa, baina, txirrindulariarendako ospakizun berezia izan da astean egin baitiote azken errebisioa eta alta eman diote 10 urte eta gero. 60 zale inguru elkartu dira bazkarian eta Irizarrek esan du zalerik "onenak" dituela.

"Astean alta jaso dut eta kantzerraren azken errebisioa egin didate. Egun berezia da gaurkoa niretzat. Ez zegoen ezer errebisioa gaizki joango zela pentsatzeko, baina beti daukazu kezka hori eta oroitzapen asko etortzen dira gogora. Oso pozik nago". Horixe esan digu Markel Irizarrek bazkaltzen bukatu ostean. Eta hauxe gaineratu digu: "Zale moduan, zale onenak ditut; ez bakarrik orain hobeto nagoela, gauzak gaizki joan direnean asko lagundu didate eta hori asko estimatzen dut".

Bazkal ostean, momentu hunkigarri asko egon dira: bertsoak, bere aurtengo txirrindularitza denboraldiko argazkiez osatutako bideoa, zaleen hitzak...

Barre, malko eta lagun arteko giro bikainean igaro dute aurtengo ospakizun eguna Markelen lagunartekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak