Gabonetako erakusleiho lehiaketa egingo du Txandak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko azaroaren 16a

Abenduaren 8rako apaindu beharko dituzte negozioetako erakusleihoak. Sari banaketa, Santo Tomas egunean egingo dute, abenduaren 21ean. Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar dute.

Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du Udalak Txandarekin batera bosgarren urtez. Lehiaketan parte hartzeko izena eman beharko dute Txandako dendariek, eta abenduaren 8rako apaindu beharko dituzte negozioetako erakusleihoak. Sari banaketa, aurten, Santo Tomas egunean egingo dute, abenduaren 21ean. Eraskusleihoak, hala ere, abenduaren 31 arte egon beharko dira apainduta, dendako produktuekin eta Gabon kutsuarekin.

Izenemate orriak dendetan banatuko dituzte eta udaletxean, turismo bulegoan edo enplegu zerbitzuan entregatu beharko dituzte beteta interesatuek abenduaren 3a aurretik.

Zazpi sari
Santo Tomas egunean zazpi sari banatuko dituzte: horretarako izendatutako epai mahaiak, bost sari emango ditu; beste bat, herritarren botoek erabakiko dute eta azkena, urtean zehar egindako lana errekonozitzen duen sari berezia izango da. Guztira, saritan, 4.500 euro banatuko dira. Joan den urtean, 37 dendek hartu zuten parte.

Azaroko sariak
Bestalde, osasun eta edertasun tratamendurako sariak ari da banatzen Txanda azaroan. Hilabete honetako erosketak Txanda txartelarekin ordainduz gero eskura daiteke horietako sari bat. Saria datafonoak emango du, aliritzira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak