Hasi dituzte Larrañako kirol guneko lanak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko azaroaren 16a

Aste honetan hasi ditu Egaralur enpresak Larrañako kirol instalazioak berritzeko lanak. 194.000 euro pasako aurrekontua aurkeztu du.

Lanak lehenbailehen egitea komeni da, Foru Aldundiak orain bi urte hitzemandako diru laguntza jasotzeko, datorren urtarrilaren 31ra arteko epea eman baitu. Lanen premia horrek bultzatuta, udalak esleipen prozesua ere arindu egin du eta publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bitartez adjudikatu ditu. Hiru enpresen proposamenak jaso ziren eta eskaintza merkeena egin duenari esleitu zaizkio: 194.373 euroko eskaintza.

Belar artifiziala
Larrañako futbol zelaia eta inguruko instalazioak Fernando Azpiazuk eta Isabel Gordoak osatu duten proiektuaren arabera berrituko dira. Larrañan zegoen futbol zelaiaren ia neurri bereko zelai berria egokituko da: 72 bider 33 metroko zelaia. Hau da, futbol 9an jarduteko aukera emango duen zelaia. Sei zentimetroko luzera duen belar artifizialezko zelaia izango da eta hori inguratuz sarea jarriko da. Ur kanalizazioa egin eta argiak ere instalatuko dituzte. Hasiera batean skate parkea hor egitea aurreikusten bazen ere, beste nonbaiten egin beharko dute, Larrañako gunean ez dagoelako tokirik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak