Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Bikaintasunerako Euskal Fundazioak (EUSKALIT) sustatzen eta kudeatzen duten Bikain izeneko Euskararen Kalitatearen Bikain Urrea Ziurtagiria (goren maila) lortu berri du Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeak. Bikain Artezkaritza organoan Euskaltzaindiak ere hartzen du parte.
Ebaluazio prozesuan, 4 ardatzetan (Erakundearen Komunikazioa eta Irudi korporatiboa, Kanpo Harremanak, Barne Harremanak, Hizkuntza Kudeaketa) banatutako 18 arlo ebaluatzen dira, presentzia, erabilera eta kudeaketa kontuan hartuz.
Bikain sistemaren arabera 1000 puntu lor litezke gehienez ere, %100eko betetze-maila alegia. Hori horrela, hiru aitortza-maila edo ziurtagiri ezarri dira, kolore bana dutelarik:
-
Oinarrizko maila edo Bikain beltza: 200 puntu gutxienez
-
Tarteko maila edo Bikain zilarra: 400 puntu gutxienez
-
Goi maila edo Bikain urrea: 700 puntu gutxienez
Erakundeek, emaitzak, 49 puntu tartetan jasotzen dituzte. Elkar Hezik 900-949 puntu tarteko emaitza jaso du, 4 ardatzetan eta 18 arloetan goi mailako garapena egiaztatu duelarik.
Labur, honakoak dira Elkar Heziren kasuan ebaluatzaileek emaitza-txostenean nabarmendutakoak:
-
Garapen maila oso altua ardatz eta arlo guztietan, “horrelako erakunde aurreratu batean hobekuntzak aurkitzea” erraza izan ez zailarik.
-
“...bere ibilbidean irakaskuntzan egin duen lana eta euskal kulturaren arloan bere eguneroko jardueran abian jartzen dituen ekimenak.”
-
Inguruko gizartean euskararen normalizazioan eta sustatze lanean erakusten duen ahalmena.
28 izan dira aurten Bikain ziurtagiria lortu duten erakundeak. 28 erakunde hauetatik, 7k oinarrizko maila egiaztatu dute (200-399 puntu artean), beste 12k tartekoa edo zilarrezkoa (400-699) eta 9k goi-maila edo urrezkoa (700-1000 puntu).