'Car sharing'-a edo autoen partekatzea zer den, zertan oinarritzen den eta nola funtzionatzen duen azaldu zuen atzo Oñatiko udaletxean egindako aurkezpenean Eusko Car Sharing elkarteko Iker Maguregik. Erabiltzaileentzat eta gizartearentzat onurak dakartzan sistema dela azaldu zuen Maguregik, eta gaineratu, enpresentzat, erakundeentzat eta autoa noizbehinka bakarrik erabiltzen dutenentzat alternatiba aproposa izan daitekeela. Elkartearen beraren eta eskuartean duten proiektuaren inguruan ere egin zuen berba.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.