Txanda herriko dendarien elkarteak promozio berria jarri du martxan hilabete honetan. Azaroan erosketak Txandako txartelarekin ordainduz gero, bezeroek 40 euroko balioa duen 30 sarietako bat eskura ahal izango dute.
Momentuko saria
Sariak, datafonoko tikeak emango ditu, aliritzira. Horrela, bezeroak momentuan jakingo du saritua izan den edo ez. Ondoren, saria duen papertxo hori, herriko zenbait dendetan trukatu beharko du.
Zazpi dira osasun eta edertasun arloan diharduten Txandako bazkideak: Distira, Dor eta Guztiz Eder estetika zentroak, Mari Jose Jauregialtzo eta Lamiak ile-apaindegiak eta Amalur eta Egaña belardendak.
Arlo konkretuko sariak
Promozio bide honekin, Txandak bide berri bati ekin dio, arlo konkretu baten diharduten dendetara mugatuz. Honen helburua da, batetik, bezeroaren fideltasuna saritzea eta bestetik, Txanda elkartea bera osatzen duten denda ezberdinek eskaintzen dituzten produktuak ezagutzera ematea.
Azaroan zehar osasuna eta edertasunerako tratamenduak zozkatuko dituzte, baina sariak Txandako edozein dendetan lor daitezke, erosketak Txandako txartelarekin ordainduz gero. Hilabete honetan, 1.200 euro banatuko dira saritan.