Umorezko laburmetraiek ikusleak barrezka ipini zituzten

Miren Arregi Amasorrain 2012ko azaroaren 12a

Gero Pentsauku taldearen laburmetraiak irabazi zuen  zapatuan Oñatiko Laburmetrai Rallyko hirugarren edizioa. Lengoaia zinematografikoa ongi erabilia zegoelako eta sorpresaren faktorea bukaerara arte mantentzen jakin zutelako eman zion empaimahaiak sari hori. Bigarren saria eskuratu zuen taldea Baratzeko Lamiak izenekoa izan zen. Korapiloz Korapilo lana aurkeztu zuten eurek eta besteak beste hausnarketarako bidea ematen zuelako saritu zuten. Hirugarren saria Bilboko Espinaka Films taldearendako izan zen. Estetiko ederra iruditu zitzaion epaimahaiari.

19:00retarako entregatu behar zituzten parte hartzaileek lanak. Hamabost taldetik hiruk epez kanpo entregatu zuten  eta horregatik ez ziren lehiaketan sartu. Antolatzaileek parte-hartzaileendako gertatutako luncharen ondoren proiektatu zituzten Santa Anan laburmetrai guztiak. Aretoa bete egin zen horiek ikusteko.

Aurtengo edizioan antolakuntzak ipinitako gaia zen zalantza. Filmean derrigorrez agertu beharreko objektua, berriz, soka. Bi elementuak ederki erabiltzen jakin zuten parte hartzaile guztiek. Umorea lagun, lan politak ikusteko aukera izan zen eta ikusleek barre algara ederrak egin ahal izan zituzten gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak