Quimisa Laboratorios taldeak joko geldoa egiten du, eta horri aurre egiteko, joko biziarekin irten zen kantxara Natra-Oñati. Segidan hartu zuen abantaila markagailuan eta lehen laurdena 10 puntuko aldearekin bukatu zuen: 22-12. Bigarrenaren hasieran, 1-9ko partziala egin zuten salamancarrek eta 40-33 ipini ziren, baina Eneko Blancoren taldeak, berehala zuzendu zuen egoera, eta bi kontraerasorekin, 13 puntuko aldea ipini zuen berriro. Atsedenean 15 puntu gainetik zeuden oñatiarrak: 39-24.
Hirugarren laurdenean antzerakoa izan zen: oñatiarrak sendo erasoan eta defentsan, eta Quimisa Laboratorios taldekoak, jabetza bukatu arteko jokaldi luzeak egiten. Dena den, Natrak hainbat baloi galdu zituen erasoan, eta horrek bizia eman zion kontrarioari. Dena den, 15 puntuko aldearekin bukatu zuten hirugarren tartea: 57-42.
Bi minutu puntu barik
Laugarren tartean hobeto jokatu zuen Salamancako taldeak. Berriro ere etxekoen hutsak aprobetxatuz markagailuan hurbildu egin ziren, eta aukera izan zuten 6 puntura ipintzeko. Bada, une hartan, Xabi Osa Xabok zortzi metrotik botatako hiruko bi jaurtiketa sartu zituen, eta lehia erabakita utzi zuen.
Hurrengoa, Zornotzan
EBA ligako laugarren jardunaldian Zornotzaren kontra jokatuko dute oñatiarrek. Natrak jokatzen duen multzoko oilarretako bat da, lehenengo lekuetan egoteko hautagaietako bat. o hiruko bi jaurtiketa sartu zituen, eta lehia erabakita utzi zuen.
Eskoriatzako senior emakume taldeak, ahazteko moduko partidua
Donostiako Bera-Bera taldearen aurka galdu zuen zapatuan Eskoriatzako senior emakumezko taldeak, 60-25 emaitzarekin. Lehenengo itzuliko azkeneko partidua zen eta eskoariatzarren esanetan, ahazteko modukoa. Oker ekin zioten partiduari eta horrela amaitu. Partiduaren lehenengo minutuetatik zailtasun handiak izan zituzten eskoariatzarrek baloia saskiratzeko; defentsa lanetan ere ahul. Alderantziz ordea, donostiarrak, egindako guztia egoki ateratzen zitzaien-eta.
Datorren astera begira dauede dagoeneko Eskoriatzan; Donostiako Alde Zahara taldea izango dute aurkari. Aurreko norgehiagoka, 3 punturengatik galdu zuten ibarrekoek.
Soraluze BKE taldeak ere galdu
73-40 emaitzarekin amaitu zen Urretxun, Goierri Verkol eta Soraluce BKE taldeen arteko norgehiagoka. Sailkapenera begira, azken aurreko postuan daude orain ibarrekoak, hirugarren tokian berriz goierritarrak.