Grabazio lanak bukatuta editatzeko momentua da orain. Hamabost taldetik bostek dihardute une honetan bertan Gaztelekuan edizio eta muntatze lanetan. 19:00retan entregatuko dituzte talde parte-hartzaileek euren lanak eta 19:15etan luncha egongo da Santa Anako sarreratxoan. Film labur guztiak proiektatuko dira Santa Anan bertan 20:45ean; 22:30ean izango da sari banaketa.