Alkatearen hanka ortopedikoaren bila jardun zuten ordu eta erdian taularen gainean ziren bederatzi aktoreak. Istorioa irudikatzeko bi dekoratu zituzten, egongela bat eta parrokiako bulego bat, bestea. Aurreko lanek moduan, oraingoak ere, humorea oinarri zuen istorioak harrera ona izan zuen erretiratuek betetako herriko antzokian.
Asun Artzuaga, taldeko zuzendaria ere gustura zen aurrez egindako lanaren eraginez jasotako fruituaz, gaineratuz, entsegu asko egin dituztela; azkeneko asteetan esateko, egunero elkartu dira. Estreinua ondo joan bazen ere, lanean jarraituko dutela zioen datozen emanaldietan ere errepikatu dadin arrakasta.