Lehen zatian ondo kokatuta irten zen Aloña zelaira, baina Touringek egin zuen lehen gola. Dena den, oñatiarrek sortu zituzten lehen zatiko gol aukera garbienak.
Bigarrenean, Aloña izan zen jaun eta jabe zelai erdian. Baina, erasoan, azken metroetan ez zuten asmatu. Luzapenean, korner erdiraketa batean berdinketaren bila igo zirenean, Touringek aldaratzea aprobetxatu, eta kontraerasoan, bigarren gola egin zuen.