Baketik-ek frantziskotarrengandik autonomia juridikoa lortuko du eta bere presentzia murriztu egingo du Arantzazun

Laida Beristain 2012ko urr. 31a, 18:27

Duela urte bete zabaldu zuen eraldatze-prozesuarekin jarraituz, lanerako bulego bat zabalduko du hiritik gertuago baliabideak optimizatzeko asmoarekin. estatutuak egokitu behar dituela zentro honek. Frantziskotarrak eta Baketik-eko taldea ados daude zentro honek estatutuak egokitu behar dituela.

Baketik 2006an jaio zen Arantzazun. Borondate desberdinek bat egin zuten: frantziskotarrak, Elkarri gizarte mugimendutik zetozen pertsonak eta beste laguntzaile batzuk. Arantzazu eta frantziskotarren erakundearekiko lotura izan dira Baketik-ek sei urte hauetako ibilbidean izan duen erreferentzia-esparrua. Irailaren 29an eta urte beteko gogoeta-prozesuaren ondoren, Baketik-ek egungo egoeran bere misioa birmoldatzen duen egitasmo berria aurkeztu du.

Arantzazu Baketik Fundazioaren Patronatuak hartu dituen erabakiak, zuzendaritza-taldearen eta lan-taldearen adostasunarekin, ondorengoak dira:

1. Fundazioaren estatutuak aldatzeko beharrezko izapideekin hasi, hemendik aurrera Baketik frantziskotarren erakundearengandik entitate autonomoa izan dadin.

2. Kostuak murrizteko eta giza baliabideak eta ekonomikoak optimizatzeko bulego berria zabaltzea hirigunetatik gertuago. Honek Arantzazun presentzia mantentzea; baina pixkanaka murriztea esan nahi du.

Frantziskotarrek zein Baketik-eko taldeak azpimarratu nahi dute sei urteko lankidetza-aldi hau emankorra eta positiboa izan dela. Beren esker ona adierazi nahi diote elkarri fase berri honetan egitasmoaren oinarria eraikitzeko egin duten ahaleginagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak