Goiko solairuan biltegiko eta bulegoko ateak palankarekin behartu eta erabat apurtu dituzte. Oinarri elkarteak salaketa jarri du Ertzaintzan eta ikerketa zabalik dago. Uztailean ere egin zuten lapurreta saiakera elkarte horretan bertan, baina gaizkileek ez zuten lortu barrura sartzea.
Tabako makina, hautsita.
Biltegiko ateko sarraila, apurtuta.
Hilabete hasieran, Errekalden eta Olakuan
Jakin ahal izan dugunez, gainera, Oinarri elkartekoa ez da izan hilabete honetako lapurreta kasu bakarra Oñatin. Urriaren 2an Olakua eta Errekalde auzoetan ere egin zuten lapurreta: Olakuako 14. zenbakian, janaria eraman zuten pare bat garajetatik; eta Errekalde auzoko J. Moyua kaleko garaje komunitarioetan, itxitako hainbat partzela indarrez ireki zituzten eta sei auto, gutxienez, behartu. Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du.