Miren Elgarresta: "Arantzazuko parketxera inguratzen direnak harritu egiten dira"

Maider Arregi 2012ko urriaren 28a

Datorren otsailean  bi urte beteko ditu Arantzazuko Interpretazio Zentroak. Domeka goizean aldiz, lehen urteurrena ospatu dute. Publiko ororendako ekintza anitz antolatuta dituzte goizean. "Goizeko bederatzietan elurra ari zen eta Arantzazuko arroiatik Arrikrutzeraino ibilbidea egitera animatu dira 9 lagun", azaldu digu Miren Elgarresta Interpretazio Zentroko teknikariak. Familia osoarendako eskulanak eta Arkeologiarekin lotutako tailerraz gozatzeko aukera ere izan dute. Bukatzeko, turismo bulegoaren eskutik, Arantzazuko historia bizitzeko aprobetxatu dute ume zein gurasoek.


4 mila bisita urte betean
"Lehen urtean ia 4 mila pertsona etorri zen parketxera", dio. Etxetik oso gertu babestutako  eremua dugu eta askotan ahaztu egiten zaigu. "Gure hausnarketa da oso urbanizatuta gaudela. Nahiz eta ingurumena gertu eduki, oraindik jende askori kosta egiten zaio daukagun aberastasuna ezagutzera gerturatzea eta paisaia eta artzaintzaz gozatzea. Inguratzen direnak harritu egiten dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak