Aurrekontuak herritarrekin lantzen hasiko da udal gobernua gaur, astelehena

Leire Kortabarria 2012ko urriaren 22a

Udal gobernuak gaur hasiko ditu aurrekontuak herritarrekin lantzeko saioak. Bi txanda antolatu ditu: bat, gaur hasten dena, urriaren 31ra arte izango da. Lehen txandak irauten duen bitartean, hirigintza erakusketa izango da Santa Anan zabalik, gaur, astelehena, hasita. Helburua da bigarren txandarako espazio publikoen azterketa-lanaren gainean herritarren iritziak jasotzea.

Gai horrekin lotuta, eguenean, hilak 25, egingo dute udal ordenantzak onartzeko osoko bilkura.

Lehenengo txanda honetan ere, hiriguneko auzo-elkarteekin batuko dira udal ordezkariak, auzoko beharrak jasotzeko.

Aurrekontuen gaineko batzarrak hauek izango dira:

  • Urriaren 22an, astelehena: Lurralde Antolamendu arloan, auzoak eta landa garapena (udaletxean, 19:00etan).
  • Urriaren 23an, martitzena: Sozioekonomia arloan, merkataritza (kultur etxean, 15:00etan) eta enplegua (kultur etxean, 18:00etan).
  • Urriaren 24an, eguaztena: Lurralde Antolamendu arloan, ingurumena.
  • Urriaren 29an, astelehena: kirola (udaletxean, 19:00etan); Kultura eta Aisialdi Hezitzailearen barruan, gaztedia  (gaztelekuan, 19:00etan).
  • Urriaren 30ean, martitzena, kultura eta liburutegia (kultur etxean, 19:00etan); turismoa (udaletxean, 15:00etan); eta berdintasuna (udaletxean, 19:00etan).
  • Urriaren 31n, eguaztena, ongizatea (udaletxean, 18:30ean), hirigintzaren gaineko hitzaldia ere egongo da (Santa Anan, 18:30ean).
  • Azaroaren 6an, martitzena, Aisialdi Hezitzaile arloan, hezkuntza.
  • Azaroaren 7an, eguaztena, hirigintzaren gaineko hitzaldia (Santa Anan, 18:30ean).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak