Gaur zabaldu dute behin betiko Lazarraga jauregiko lorategia. Gaur egin bezala bihar ere ere 15:00etantik 19:00etara zabalduko duten arren, domekatik aurrera goizetik ere egongo da zabalik: astean zehar 09:00etatik aurrera eta asteburuetan 09:30etatik aurrera. Itxiera ordua iluntzean izango da; urteko sasoi honetan, 19:00etan. Udaltzainak arduratuko dira lorategia itxi eta zabaltzeaz.
Lorategia edozeinentzat dago irekita, baina badira bertan debekatutako hainbat ekintza. Oinezkoendako parkea denez, ezingo da bertan sartu ez bizikletarekin, ez patinetearekin ezta baloiarekin ere.